Autonomia Pertsonala Areagotzeko Teknologia Unibertsitate Masterra

Grabaketa data: 26/04/2012
Ikusia: 621 aldiz

Aurkezpen bideoa (gaztelaniaz eta azpitituluekin)

Gaur egun, jakina da pertsona orok bizimodu duina izateko eskubidea duela, bai eta norberaren jarduera, bizilekua edo bizimodua aukeratzeko eskubidea dituela ere. Eraikitako inguruneak (guneak, produktuak eta zerbitzuak) pertsonek diseinatzen dituzte, beste pertsona batzuek erabil ditzaten, eta, ondorioz, ezinbestekoa da ingurune horiek eraikitzen dituzten profesionalek behar bezalako hezkuntza jasotzea, gaur egungo integrazio-arazoentzako soluzio eraginkorrak sortuko badira. Profesional askok beren hezkuntza unibertsitatean jasotzen dutenez, Master honetan laguntza-teknologiei buruzko gaiak aurkezten dira, autonomia pertsonal handiagoa lortzeko helburuarekin. Kontuan hartuko dira, halaber, gaiaren inguruko lege eta araudi gero eta zabalagoak. Pertsonen zerbitzura dauden teknologia-moten kopurua oso handia da, eta 65 urte baino gehiago dituztenen eta ezintasunak dituztenen gizarteratzea, autonomia pertsonala, independentzia, lan-munduan txertatzea, osasuna eta bizi-kalitatearen garapenarekin lotutako guztiarekin erlazionatuta daude. Era berean, kontuan izan behar da bizi-itxaropenaren hazkuntzarekin batera, mendeko pertsona-kopurua ere handitu egingo dela. Hala eta guztiz ere, ingurune horretan profesionalki behar bezala aritzeko ezaguerak eta gaitasunak hainbat titulazioetan sakabanatuta daude, eta, ondorioz, laguntza-teknologien enpresek arazoak izaten dituzte kontratatzen dituzten tituludunen hezkuntzari dagokionez. Horregatik, Autonomia Pertsonala Areagotzeko Teknologia Unibertsitate Masterrak laguntza-teknologien diseinurako, ebaluaketarako eta garapenerako beharrezkoak diren ezaguerak bateratzen dituen programa bat du. Gainera, lortu nahi den helburua profesional berriek beren ezagueren komunikazioa erraztea da, profesional (osasun, teknologia, edo gizarte arlokoak etab.), erabiltzaile eta senide, administrazio, enpresa eta dagokien zentroei helaraziz. Master hau presentziala da, izaera ofizialekoa da, eta bi urteko iraupena du.



Serie bereko bideoak
Autonomia Pertsonala Areagotzeko Teknologia Unibertsitate Masterra
Aurkezpen bideoa (gaztelaniaz eta azpitituluekin)
26/04/2012