Galdetzaile bikain izateko bidea (edota nola disimulatu munduaren aitzinean, norberaren ezjakinkeria)

Grabaketa data: 12/12/2012
Ikusia: 1012 aldiz

Hasier Etxeberria, Kazetari eta ETBko Sautrela saioko zuzendaria

Komunikazio-produktu bat egiteko tenorean, munduko kazetaritza fakultate guztiek azpimarratzen dute dokumentazioa eta aurreprestakuntzaren garrantzia. Eta ondo egiten dute hori horrela dela esan eta teorizatzean, prestatutakoa ez baita sekula alferrikakoa izaten. Baina gero koaderno edo mikrofonotxo batekin, zezen arras desberdinak toriatu behar izaten dira —batzuetan itzelezkoak eta beldurgarriak, bestetan gatzik gabeko salda bezalakoak—, eta ez da aski izaten ikasitakoa. Sena behar da, eta azkartasuna, eta buruargitasuna, eta originaltasuna, eta...

Ezen, esaterako, nola egingo diozu elkarrizketa bat frantses apur bat dakien Fisika Nobel Sari txinatar bati, zeuk ez badakizu fisikarik, ez txinerarik eta ez frantsesik? Asmatu zerbait fite!, zuzenean zaude eta.

Funtsean, dena prestatu arren, beti inprobisatu behar dela erakusteko, neure laneko hiru adibide erabiliko ditut: Paul Auster eta Claude Lanzman idazleen elkarrizketak ETBko Sautrela saiorako, Bost Idazle liburuan jazotakoak eta Euskararen jatorria dokumentalekoak ere bai. Denak ere gertaera desberdin bezain harrigarriak.


Eranskinak
Ez dago fitxategi atxikiturik

Serie bereko bideoak
Eraiki zure nortasun digitala.
Maite Goñi, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
28/11/2012
Hedabideak eta komunitateak
Jon Ordoñez, Berria.infoko arduraduna
12/12/2012
Galdetzaile bikain izateko bidea (edota nola disimulatu munduaren aitzinean, norberaren ezjakinkeria)
Hasier Etxeberria, Kazetari eta ETBko Sautrela saioko zuzendaria
12/12/2012
Internet & telebista; Bizirauteko Gida
Rubén Sánchez, Factoría Crossmediako eta Nickdutnik telebistako saioaren zuzendaria
12/12/2012
Sare sozial profesionalak: LinkedIn
Fernando Fernández de Aranguiz Urteaga, Odei S. A.ko dokumentazio-aholkularia.
20/12/2012
QR kodigoen aplikazio praktikoak
Fernando Fernández de Aranguiz Urteaga, Odei S. A.ko dokumentazio-aholkularia.
20/12/2012