18/03/2025
Erizaintzan oinarritutako praktika: prozedura pausoz-pauso
Deskribapena: Askotariko gailu baskularrak erabiltzen dira zain-sisteman fluidoak, nutrizio parenterala, botikak eta abar sartzeko. Sarrera baskular periferiko laburreko gailuak, normalean "zainetako bide periferikoa" deitzen direnak, zain periferikoetan txertatzen diren gailuak dira, eta fluido eta farmako jakin batzuk emateko edo odol-laginak ateratzeko erabiltzen dira batez ere. Bideo honetan, zainetako bide periferiko bat bideratzeko erizaintza-prozedura erakusten da, konplikazio-arriskua minimizatzeko estandarrei jarraituz. Egilea: Laura Prestamo. Itzulpena: Josune Arancón
18/03/2025