14/12/2012
Letren Fakultateko IKD Gunea
Deskribapena: IKD curriculum-garapenak politika instituzionalak bultzatzen ditu, irakaskuntzarekin zerikusia duten eragileen arteko lankidetza sustatzeko, konfiantzan eta dinamismoan oinarritutako giroan. ehundu eta pareko programak (alegia ikastaro/moduluko eta graduko koordinatzaile-irudien, kalitate-batzordeen eta irakasle-taldeen sustapenaren bitartez irakasjardunaren egitura instituzionala sustatzen dutenak) funtsezko elementuak dira irakaskuntza-kultura berri honetan.
Izaera instituzionaleko beste ekintza batzuk, ordea, IKD kultura sustatzeko ikuspegitik hartu beharko dira aintzat. Ekintza hauek, esaterako: hainbat irakaskuntza-moduren eskaintza (denbora partzialean, zuzenekoa, erdi zuzenekoa, ez-zuzenekoa), IKTen erabilera garrantzitsu eta iraunkorra, ebaluazioarekin lotutako araudi instituzionalak, irakaskuntza-ikastegien eta espazio komunen (IKDguneak) azpiegituren diseinua eta espazioak erabiltzeko ordutegia handitzea.
14/12/2012