Jardunaldiak: Garapenerako Hezkuntza Unibertsitatean. Hegoa. UPV/EHU. Bilbo, 2011ko azaroaren 24a eta 25a

Grabaketa data: 02/12/2011
Ikusia: 1217 aldiz

Hasiera ekitaldi ofiziala

Garapenerako Hezkuntzari (GHri) Unibertsitatean dagokion paperari buruzkoa hausnarketa hasi berria dugu gaur egun. Orain arte Unibertsitatea eta Garapenari buruz egin diren kongresuetan (Valladoliden 2002an, Murtzian 2004an, Madrilen 2006an, Bartzelonan 2008an, eta Cádizen 2011n), Garapenerako Hezkuntzak gero eta leku handiagoa bereganatu du; horren isla, topaketa horietan GH lan ildoetako bat bihurtu izatea. Alabaina, GHk Unibertsitatean egin duen bideak oraindik ere aintzat hartu beharreko argi-ilunak ditu.

- Gero eta graduondoko ikastaro gehiago antolatzen da lankidetza, globalizazioa, garapena, eta abarren inguruan, bai, baina oso gutxik eskaintzen diote modulurik Garapenerako Hezkuntzari. Oraindik orain, oso urria da propio GHri buruzko eskaintza, ikuspegi horretan sakontzeko aukera eman eta unibertsitateetako curriculumetan integratzeko iradokizunak eskaintzen dituztenak.
- Izan, bada hezkuntza komunitatearen baitako hainbat eragilek (irakasleek, lankidetza bulegoek, unibertsitate-elkarte, -sail edo institutuek, ...) sustaturiko ekimenik, baina oso gune gutxi horien inguruan hausnarketa kritiko eta konpartitua egiteko.
- Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua abian jartzeak GH Unibertsitatean txertatzeko aukerak eskaintzen ditu, baina aldi berean aztertu beharreko erronka handiak planteatzen ditu.

Elementu horiek guztiek -eta beste batzuek-, bosgarren belaunaldiko ereduaren araberako Garapenerako Hezkuntza Unibertsitatera bideratzearen norainokoari eta horren inplikazioei buruzko hausnarketa sakona piztera bultzatu beharko gintuzke. Nola lagun genezake Herritartasun Globalaren ideia eraikitzen? Nola jorratu zeharkakotasunaren (generoa, kulturartekotasuna, bakea eta giza eskubideak, iraunkortasuna) auzia? Nola lortu gaitasun profesionalaren hobekuntza eta justizia sozialaren aldeko konpromiso etiko eta elkartasunezkoa estu-estu loturik egotea, elementu banaezin gisa? Horra Jardunaldi hauetan zuekin konpartitu nahi ditugun galderetako batzuk.


Eranskinak
Ez dago fitxategi atxikiturik

Serie bereko bideoak
Garapenerako Hezkuntzaren egoerari buruzko diagnostikoa EHUn
Juanjo Celorio (UPV/EHU; Hegoa)
2011(e)ko abe. 2(a)
Esperientzia pedagogikoak Kulturarteko Hezkuntzan
Jacob Aginda (Kulturarteko Hezkuntza Elebiduna. Ekuador)
2011(e)ko abe. 2(a)
Esperientzien mahai ingurua
Generoa. Masterra. Bidezko merkataritza eta kontsumo arduraduna
2011(e)ko abe. 2(a)