01 Aurkezpena

Grabaketa data: 25/11/2013
Ikusia: 1378 aldiz

Beatriz AKIZU. Eusko Ikaskuntza Ibon MANTEROLA. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)

Hizkuntzen trataera bateratua hizkuntzen irakaskuntza eta ikaskuntza modu koordinatuan antolatzen dituen proposamen didaktiko orokorra da. Koordinazioa hizkuntzen irakaskuntzaren hainbat mailatan gauza liteke: terminologia linguistikoan, ikasgelako jardueretan, sekuentzia didaktikoak sortzerakoan edo baita curriculumaren diseinuan ere.
Hizkuntzen arteko eragina da hizkuntzen trataera bateratuaren oinarrietako bat, eta hortik joko dute mintegi honetan hizpide izango diren auzietako batzuek: ikasleek hizkuntza batean landutako eta garatutako trebetasunak zein neurritan transferitzen dira beste hizkuntza edo hizkuntzetara? Hizkuntzen arteko eraginak zein norabidetan gertatzen dira? Ikasleen bigarren hizkuntzan egindako irakaskuntzak ahalbidetzen ote du lehen edo hirugarren hizkuntzarako transferentziarik?.
Hizkuntzaren zein trebetasun dira transferitzen direnak? Hauek dira mintegian parte hartuko duten hizlariak: Ane Ortega (Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola), Iker Pagola (Erain Ikastetxea, COAS Irakaskuntza Taldea), Ane Badiola, Lierni Etxeberria, Aroa Murciano eta Garazi Rota (Eusko Ikaskuntzaren Apraiz-Zumalabe 2011 beka).


Eranskinak
Ez dago fitxategi atxikiturik

Serie bereko bideoak
01 Aurkezpena
Beatriz AKIZU. Eusko Ikaskuntza Ibon MANTEROLA. Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
2013(e)ko aza. 25(a)
02 Hizkuntzen trataera bateratuaren oinarri didaktiko eta psikolinguistikoak
Ane ORTEGA. Bilboko Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola
2013(e)ko aza. 25(a)
03 Hizkuntzen trataera bateratua Erain Ikastetxean
Iker PAGOLA. Erain Ikastetxea, COAS Irakaskuntza Taldea
2013(e)ko aza. 25(a)
04 Hizkuntzen trataera bateratua testu generoetan oinarritutako sekuentzia didaktikoetan: biografia laburraren adibidea
Aroa MURCIANO, Garazi ROTA. Eusko Ikaskuntzako Apraiz-Zumalabe 2011 beka
2013(e)ko aza. 25(a)
05 Hizkuntzen trataera bateratua eta hizkuntzen arteko eraginak: biografia laburraren adibidea
Ane BADIOLA, Lierni ETXEBERRIA. Eusko Ikaskuntzako Apraiz-Zumalabe 2011 beka
2013(e)ko aza. 25(a)
06 Mahai-ingurua
Iker PAGOLA, Aroa MURCIANO, Garazi ROTA, Ane BADIOLA, Lierni ETXEBERRIA Gidaria: Ane ORTEGA
2013(e)ko aza. 25(a)