Aizkorri medilerroa eremu mankomunen paisaiaren dinamika eta nekazaritza-praktiken karakterizatzea, azterlan palinologiko eta mikrofosil ez polinikoen bitartez
Begoña Hernández Beloqui (Ondarean eta Paisaia Gizatiartuetan Ikerketa Taldea EHU)
Aurkezpen honen helburu nagusia Aizkorri mendilerroaren eremu mankomunen paisai begetalaren berritzea da. Horretarako, mendilerroaren leku ezberdinetan eginiko azterketa palinologikoaren eta mikrofosil ez polinikoen lehenengo emaitzak aurkezten dira, bereziki Urbian (Gipuzkoa eta Arabako Partzuergo Orokorra) eta Mallan (Oñati). Azterlan hauetan behatutako aldaketak posible egin dute bilakaera prozesu bat ikustea: lehenengo, zuhaixkak nagusi diren paisai ireki bat antzematen da (batez ere txilarrak) eta gero, gaur egungo paisaia ematen da, non zuhaitz estalki gehiago dagoen eta abeltzaintza jarduera nagusia den. Azkenik, aldi baterako laborantzen identifikatzea saiakera aztertuko da, Europako beste gune batzuetan egin den bezala.