Antrakologiaren erabilpena ingurune-baliabideen arkeologian: metodoen eta arazoen egokipena euskal mendiko txondorretan
Valentina Pescini (Laboratorio di Archeologia e Storia Ambientale, Università di Genova)
Ikatzak ingurune-sistemen aldaketen eta ekoizpenen markagailu historiko bezala har ditzakegu. Beraz, iturri historiko garrantzitsu bat bilakatzen dira paisaiaren eta bertako gizartearen azterlanean.
Ikatzek iraganeko paisaia eta lurren usadioak erregistratu ditzakete eta antrakologiako metodologiaren bitartez aztertu daitezke, edozein testuinguru arkeologikotik atera baitaitezke. Horrela, landaretzan eragin duten aldaketa diakronikoak eta haien erabilpenak berregin daitezke, batez ere, beraien erabilpena ingurune-baliabide bezala laborantza-, nekazal- eta baso-ekoizpenak bertako sistemetan.
Lehenik eta behin, iparraldeko Europan, ikerketa antrakologikoak ohiko indusketa arkeologikotik beste ikerketa-arloetara mugitu egin da, adibidez, lurreko ikatz handi/txikien azterketa edota ikatza ekoizten duten lekuak (txondorrak). Aurkezpen honek metodoaren eta interpretazioren arazoak eztabaidatuko ditu, batez ere, txondorrekin zerikusia dutenak, ARCHIMEDE proiektuak Euskadin egin dituen azterlanak abiapuntuz harturik.