Harrera eta biltzarraren aurkezpena

Grabaketa data: 08/10/2012
Ikusia: 999 aldiz

Ricardo Gómez, Joaquín Gorrochategui, Joseba A. Lakarra, Céline Mounole


Koldo Mitxelenaren heriotzaren 25. urteurrenarekin ospatu genuen, 2012ko urriaren 8tik 11ra UPV/EHUko Letren Fakultatean, Koldo Mitxelena Katedraren III. Biltzarra (I: 1997, II: 2007). Bertan, lau egunez, Mitxelenaren jardunean ardatz nagusi izan ziren hizkuntzaren historia eta historiurrea eta horiek garatzeko hizkuntza teoria eta filologiaren hainbat alderdi aztertu ziren. Biltzarrean txostenak (50') eta komunikazioak (20') izan ziren, baita haien eztabaidarako tarteak ere. Biltzarra Koldo Mitxelena Katedrak antolatu zuen, Eusko Jaurlaritzaren "Historia de la Lengua Vasca y Lingüística Histórico Comparada" ikerketa-talde kontsolidatuaren laguntzarekin.


Eranskinak
Ez dago fitxategi atxikiturik

Serie bereko bideoak