Bideoa_17_Lamina2 2020-2021: Horma-Kontrahorma__51’21”
Adierazpen Grafikoa I. Diedrikoa. Lamina-2 2020-2021 Horma-Kontahorma. Angularitasuna, perpendikulartasuna, paralelotasuna eta benetako magnitudeak eta maldak lantzen du.
Bideo honetan urratsez urrats erakusten da kontrahorma nola marraztu, Horma irudikatuta dago eta konbtrahormaren AB zuzena ematen digute Plano-1 irudikatzeko. Plano1 irudikatzeko AB zuzena eta planoaren malda PH rekin ematen dute datu bezala. Horrekin Plano Aldaketa (PA) erabiliz, AB zuzen horizontala, PA perpendikular batekin puntazkoa jartzen dugu eta proiekzio horretan Plano-1 proiektatzailea ikusiko da. Altuera datiu bezala dugunez 3,5 m, plano-1 osoa irudikatu daiteke. Bigarren plano irudikatzeko, 135º angelua plano-1 eta plano-2 en artekoa ematen digute datu bezala, ( elkargune intersekzioa CD puntan dagoen bistan plano biak proiektatzaileak daude eta bertan 135º ak irudikatuko ditugu, pano 2 osorik irudikatuz. Azkenik plano-3 eta plano-4 irudikatzeko plano hauek bertikalak dira eta proiektatzaileak ikusten dira oinplanoan (PH). Irudikatu behar da Plano guztien BM (Benetako Magnitudea) eta gero azalerak kalkulatu.