Gaza: Unibertsitatea eta krisi humanitarioak

Grabaketa data: 28/05/2024
Ikusia: 19 aldiz

EHUgune mahai-ingurua

“Esan liteke mugarik ez dagoela — ez eta hitzik ere deskribatzeko — Gazan gure begien aurrean agerian geratzen ari diren izugarrikeriak. Urriaren hasieratik 100.000 pertsona baino gehiago hil edo zauritu dituzte. Utzidazue errepikatzen: gutxi gorabehera, 20 haur, emakume eta gizonetatik bat, hilda edo zaurituta dago. Gutxienez 17.000 haur umezurtz geratu dira edo familietatik banandu dituzte; beste askok, berriz, trauma fisikoa eta emozionala bizitza osoan eraginen dizkieten orbainak jasan dituzte. Gaur egun, hildakoen guztirako kopurua 30.000 pertsonatatik gaindi dago. Eta hamarnaka mila pertsona desagertu dira. Horietako asko beren etxeetako hondakinen azpian lurperatuta geratu direla uste da. Hau sarraskia da." Hitz horiekin mintzatu da berriki Volker Türk, Giza Eskubideen aldeko Nazio Batuen Goi Komisarioa, Gazako egungo egoeraz. Nahiz eta NBEko Nazioarteko Justizia Auzitegiak urtarrilean Israeli Gazan genozidioa saihesteko litezkeen neurri guztiak hartzeko agindu zion, egoerak okerrera baino ez du egin Mendebaldea itxurazko pasibotasunean delarik. Mahai inguru honetan, Gazako egungo egoera jorratuko da ikuspegi soziologiko, humanitario eta juridikotik. Krisi honek ezbaian jarri ditu giza eskubideen defentsaren munduko arkitekturaren oinarriak.

serieak: EHUgune

Eranskinak
Ez dago fitxategi atxikiturik

Serie bereko bideoak
CoARA: ikerketa ebaluatzeko sistema erreformatuz
CoARA: ikerketa ebaluatzeko sistema erreformatuz
2023(e)ko urr. 18(a)
#EHUgune Adimen Artifiziala Eztabaidagai
Nola kokatuko gara adimen artifizialaren iraultza berriaren aurrean?
2023(e)ko mai. 26(a)
Oinarrizko errenta eztabaidagai
#EHUgune Mahai ingurua
2023(e)ko mai. 25(a)
Gaza: Unibertsitatea eta krisi humanitarioak
EHUgune mahai-ingurua
2024(e)ko mai. 28(a)