Bideoa_22: Diedrico_Ejercicio_escultura_10junio2024 __27’02”
Adierazpen Grafikoa I. Diedrikoa. Ejercicio-eskultura_10junio2024. Plano baten angelua plano horizontalarekin, benetako magnitudeak eta tirante bat punto batetik plano batera.
Bideo honetan urratsez urrats erakusten da nola marraztu ABDE plano horizontalarekin duen angelua, horretarako ABDE planoa proiektatzailea jarriko da, plano aldaketa bat eginda perpendikularra planoaren horizontalari hABDE. Gero BCFE planoaren Benetako Magnitudea kalkulatuko da, eta horretarako lehenengo BCFE planoa proiektatzailea jarriko da eta gero beste plano aldaketa batekin benetako magnitudean. Eta azkenik, P puntutik tirante bat botako da BCFE planora luzaera txikiena duena. Nola bigarren puntuan BCFE planoa iada proiektatzailea jarri dugun, bakarrik eraman behar da p puntua proiekzio horretara, eta tirante egiteko P puntutik zuzen perpendikularra egin plano proiektatzaileari, Proiekzio horretan, tirantearen luzaera (BM) benetako neurrian neurtuko dugu eta gainera perpendikulartasuna bertan ere irudikatuko dugu. Tirante BCFE planoan I puntuan mozten du, Ltir= PI. I puntua kokatzeko kontuan izan Ltir ateratako azken proiekzioan zuzen frontal bat dela eta horrekin I’ lortzen da, eta gora eramaten, kontuan izanda I kota, lortzen da I’’ irudikatzea.