Muertos de risa: de lo cómico y lo trágico en la China antigua.
Albert Galvany, Universidad de Cambridge
Urriaren 6 eta 7an, EHUko Letren Fakultateko gradu-aretoan Barre egiten jakin. Umorea Antzinatetik egun arte izeneko III. Jardunaldiak egingo dira eta, hauetan, espainiar eta atzerriko unibertsitateetatik etorritako hamabost adituk analizatuko dute umoreak historian barrena eta kultur eremu ezberdinetan izandako hainbat agerpen, antzinako Txinatik hasi eta egunera artean, tartean Grezia, Erroma zein Maroko direla.
Jardunaldiak, diziplina anitzekoak izanik, Umorea greziar literaturan: prozedurak eta funtzioak III izeneko EHUko ikerketa proiektuko kideek antolatu dituzte, Ikasketa Klasikoen sailaren eta Antzinaroko Zientzien Institutuaren laguntzaz.
EHUko Letren Fakultateko Akademi Antolakuntza eta Ikasketen Baliozkotzeko Batzordeak erabaki du jardunaldiok aukera askeko kreditu baten balioa izango dutela bertaratutako ikasleentzat. Baliozkotze hau lortzeko, bertaratzeaz gain, jardunaldion edo bertako saioren bati buruzko memoria laburra aurkeztu behar da.