ACAEXA-AEIKE elkarteak antolatutako kontzertu didaktikoa

Grabaketa data: 23/04/2015
Ikusia: 901 aldiz



Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campuseko Esperientzia Geletako ikasle eta ikasle ohien elkarteak (ACAEXA-AEIKE) kontzertu didaktiko bat antolatu du ostegun honetarako, apirilak 23, 19.15etan hasita, UPV/EHUren Letren Fakultateko ikasgela nagusian eta Txomín García de la Torre esperientzia geletako irakasleak koordinatuta egingo dena.

Kontzertua Eider García de la Torre Aurrekoetxeak (klarinetean), Xabier Gullón Elgarrestak (klarinetean) eta Asier Urreta Fernándezek (tronpan) eskainiko dute, Nino Rotak, ospetsua Federico Fellinirentzako lanengatik, Ennio Morriconek, ‘spaghetti western'-etarako musikaren ikonoak, John Barry britainiar konpositoreak, James Bond-en filmetako musikaren egile gisa ezagutuak; eta ‘The Pink Panther'-en soinu bandak ospearen gailurrean jarri zuen Henry Mancini edo John Williams konpositore estatubatuarrek konposatutako lanak joaz.


Eranskinak
Ez dago fitxategi atxikiturik

Serie bereko bideoak