Bordak eta aldi baterako laborantzak Aizkorriko medilerroan: fitolitoen azterlanaren emaitzak
Marta Portillo (Department of Archaeology, University of Reading/Historiaurreko Ikerketa Taldea EHU)
Aurkezpen honetan Malla-Duru (Oñati) eta Menditxoko (Zalduondo) silizeko mikrofosil begetalen (fitolitoak) eta klatzitazko mikrofosilen (kaltzitazko pseudomorfoak eta gorotz-esferolitioak) azterlanaren aurremaitzak aurkezten dira. Helburu nagusia ebidentzia mikrofosil hauek Oñatiko borden okupatze-sekuentzien eta aldi baterako laborantzen karakterizazioa ahalbidetzeko gaitasuna ezagutzea da, ikuspuntu diakroniko baten bitartez. Nahiz eta kaltzitazko mikrofosilen azterlana (bai begetalak, bai fekalak) ezezko emaitzak eman dituen (seguru asko kontserbazio baldintzak direla eta), fitolitoak mendi esparruko hainbat jardueren adierazgarritzat jo daitezke. Emaitza hauek, beste adierazgarri bioarkeologiko eta geoarkeologikoekin batera, diziplina anitzeko estrategien baliozkotasuna egiaztatzen dute, bai Aizkorriko ustiaketa-mota eta formazio prozesuak zehazteko, bai denboran zehar mendian izan diren jarduera anitzak deskribatzeko.